Mendi ateraldia Ergara igande honetan

Mendi gailen eta bakar hau Arakil, Gulina eta Imotz ibarretako Irurtzun, Aizkorbe eta Aginaga udalerrien artean dago, hurrenez hurren. Igoera errepide zaharretik abiatuko da, Biahizpea (Latasatik hurbil) pasa eta. Bide hori erosoa da igotzeko. Altitudea hartzen da bidexka eramangarri batetik eta autobiaren eta ibarraren bista ederrak daude. Gutxi gorabehera bi orduko igoera bukatu eta, gailurretik, Arakil, Sakana, Basaburua, Imotz eta Iruñerria ederki ikusteko aukera dago oskarbi egonez gero. Nolanahi ere, lagunarteaz eta, nola ez, hamaiketakoaz gozatuko gara.

Ateraldi guztiak Lanteluze plazatik abiatuko dira goizeko 9:30 ean.

ANIMA ZAITEZ!!

Altitudea: 1.092m

Denbora: 2h

 

Leave a Reply

Required fields are marked*