MATERIALA.- Arduraduna: Bea Martiartu rb.irasier@gmail.com

Salmentarako materiala aukeratu, hainbat eskolatan banatu, festa egunean salmenta antolatu. Batzordea osaturik dago, baina ikasturtean zehar materialaren salmenta egiteko zenbat eta jende gehiago apuntatu, hainbat hobe.

PUBLIZITATEA.- Arduraduna: Elena jimenez ekaitzsaioa@hotmail.com

Berriozarko eta inguruko hainbat denda eta enpresatara joan eta, aldizkariko publizitatearen truke, tonbolarako dirua edo materiala eskatu. Batzorde honetan 10 bat pertsona behar dira. Lana batez ere otsail eta apirilaren artean eginen da. Eginkizun honen alde ona da bakoitzak bere jarduera antolatzen ahal duela, ordutegiei lotu beharrik gabe.

TONBOLA.- Arduraduna: Pili San Fransisco pilisanfran@telefonica.net

Festa egunean zozketatzeko ahalik eta opari gehien bildu, denak sailkatu eta bakoitzari billetea esleitu. Lanik handiena festa aurreko hilabetean izanen da. Ikasturtean, publizitate batzordekoek bildutakoa kontabilizatu eta ordenatuko dute. Batzorde honetan 12 bat lagun behar dira.

EKITALDIAK.- Arduraduna: Ascen Zabalza mascension.zabalza@unavarra.es

Batzorde honen egitekoa da festan arituko diren taldeekin harremana izatea, Sortzenekoekin batera. Lanik handiena datorren hilabetean eta festa aurreko bi hilabeteetan izanen da. Batzorde azpiko batzuk ere badaude: gazte musika, txikientzako jarduerak, helduentzako jarduerak, dantzak… Batzorde honetan  5  bat pertsona behar dira. Bada nor bere kasa aritzea, norberak eskura duen denboraren arabera.

AZPIEGITURA.- Arduraduna: Pol De Miguel poldemi@gmail.com

Batzorde honen ardura da festa eguneko jarduera guztiak gauzatzeko beharko diren bitarte materialez hornitzea. Batzorde azpiko zenbait daude: ostalaritza, musika taldeentzako azpiegitura, komun hornidura, edukinontziak… Horretaz gain,festa  aurreko eta ondoko egunetako lanak,  zein barra txandetako arduradunen antolaketaz ere arduratuko da.  Batzorde honetan 3 bat lagun behar dira ikasturteko batzordea osatzeko, festa egunerako   ostalaritza txanden ardura lanetarako 15 bat, eta 70 pertsona , 4/5 orduko txandak egiteko festa aurreko eta festa ondorengo egunetan muntatze eta desmuntatze lanetarako. Garrantzitsua da lanegunetan libre dabilenak batzorde honetan izena ematea.

GURASO ELKARTEEKIKO HARREMANA. Arduraduna: Isabel  Goldarazena mendialdeasortzen@gm​ail.com

Guraso elkarteekin harremana izatea da bere ardura, saltzeko materiala eta elkarteei  festa eguneko lanak banatzeko helburuarekin. Batzorde honetan bi lagun behar dira.

Koordinatzaile orokorrak honako hauek gara: Ana Ortigosa anaortile@gmail.com , Bea Martiartu, Pol De Miguel eta Aszen Zabalza. Hemen pertsona bat gehiago behar dugu.

KONTUAN HARTZEKOAK IZENA EMATERAKOAN:

Lehen Hezkuntzako 3.eta 4.mailakoek bakarrik  datu pertsonalak bete, eta C eta D sailean apuntatu daitezke (ez “A”n eta ez “B”-n). Urtean zehar egokituko zaie egin beharreko lana. Papertxoa Karmeleri  eman behar diote.

 Ikasturte bitarteko lana egin izanak, materialaren salmenta kasu( B), ez du festa eguneko lana baztertzen.

 “A” sailean atal bakar bat aukeratu eta azpimarratu.

Ostalaritzan moldatzen direnek lan horretarako eman dezatela izena, lehentasunarekin. “C”

Lanegunetan libre daudenek edo libratzen ahal dutenek eman dezatela ere hor izena lehentasunez. “D”

Irizpide horiek kontuan hartuta, lau sailetan (A,B, C eta Dn) apuntatzen ahal da bakoitza bere disponibilitatearen arabera.

Animatzen dugu bi sailetan guttienez apuntzatzen edo 3etan ahal dutenak.

Etortzerik izan ez dutenei informazio hau eta izena emateko orritxoa helaraziko zaizkie. Eta bai geltokien arduradunen bidez , betiko dendetan utziz (Arrosali, Ekodenda) zein Guraso Elkartearen postaren bidez,helaraziko ahalko digute bere laguntzarako asmoak. mendialdeage@gmail.com

FITXA Sortzen2011

Leave a Reply

Required fields are marked*