Hazia ipuina

«Antzina zaharrean, herri txiki bateko jendeak ez zuen mingainik ahoan.
Ez gizonek, ez emakumeek, ez neskek, ez mutilek, inortxok ere ez. Ezin zuten
hitz egin, ezta burla egin ere, noski. Keinuka aritzen ziren erran nahi zutena
bertzeei adierazteko. Burla egiteko, berriz, hatz potoloak lokietan jarri, eta
eskuak gora eta behera mugitzen zituzten.
Herri hartako jendeak ez zekien zergatik galdu zuten mingaina. Batzuek
uste zuten aspaldian erori zitzaiela ilea erortzen den bezala; bertze batzuek,
aldiz, pentsatzen zuten ondoko herriko ogro anker batek moztu ziela herri txiki
horretako hizkuntza gustatzen ez zitzaiolako…»

 

Leave a Reply

Required fields are marked*