Txolinen istorioa

TXOLIN gure historiako pertsonaia bitxia da. Felix Sarasa izenez Berrigoitin jaio zen XVIII. mendearen bukaeran. Artikako neska batekin ezkondu eta harko alkatea izatera heldu zen. TXOLIN goitizena jarri zioten ardoari eta parrandari gogor ekiten baitzien.

Frantsesek gure lurra okupatu zutenean (1810an) TXOLIN matxinatu zen eta Espoz y Mina jeneralaren ordezkaria izan zen. Ospetsu samar bihurtu zen eta frantsesek zuenari 2.000 duroko saria eskaini zuten gerlaria harrapatzearen truke.

Reille konteak (garai hartako Iruñeko Gobernadore militarra eta tropa frantsesen burua) bando bat argitaratu zuen TXOLINen burua eskatzen. Bandoa euskara hutsez idatzi zuen, Iruñerrian mintzatzen zen hizkuntza, eta TXOLINek ezagutzen zuen bakarra (erdaraz oso gaizki moldatzen zen).

Pertsonai gerlati, euskaldun eta parrandaria 1987an hautatu genuen Berriozarko Inauterietako protagonista izateko. Ordutik hona TXOLIN dugu Konpartsaren burua, bere kanta eta bere dantza eskaintzen dizkion Konpartsa.

Konpartsako beste pertsonaiak: txatxoak, sorginak eta frantsesak, asken horiek Reille kondea buru dutela.

 

Leave a Reply

Required fields are marked*