Datorren asteazkenean, azaroak 30, Mendialdea IIren Eskola Kontseilurako hauteskundeak izango dira.
Aurten, Eskola Kontseilura 5 guraso sartuko dira. Denak Mendialdea Guraso Elkartekoak dira eta guk babesten ditugu. Nahiz eta 7 hautagai aurkeztu , bakarrik 4 pertsonarentzat eskatzen dizuegu botoa; izan ere, besteak ordezkoak dira. Beraz, guk honako hauentzat eskatzen dugu botoa :
Amaia Bollar, Ibon Enekoitz, Karmele Nadales eta Saki Ortigosa gurasoentzat.
Hauteskundeak Berriozarko Kulturgunean, 17:00etatik -19:30era, izango dira. Ama eta aita guztiok botoa eman dezakegu. Bertaratzerik ez baduzu, eman ezazu zure botoa korreoz. Zure parte-hartzea ezinbestekoa delakoan gaude. Erne ibili!! Parte hartu!!