Jakingo duzuenez datorren martxoaren 2an, larunbata, 17:30etan Autobus geltokitik LOMCE delakoaren kontrako manifestaldia burutuko da Iruñean. ELA, LAB, STEE-EILAS, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen-Ikasbatuaz antolatutako manifestazioa da.
Euskal hezkuntza erasoak oso larriak, LOMCE hezkuntza ministro Wertek inposatu nahi duen proiektua da (zentralizazioa, euskararen kontrakoa, pribatizazioa, parte hartzea murriztu eta abar luze bat) Mezu honen bidez bertan parte hartzeko deialdia egin nahi dizuegu.