Sortzen-Ikasbatuaz Festa

Euskarazko Eskola Publikoaren aldeko urteko festa hurbil dugu berriro.

Aurtengo edizioaz Txantreako Bernat Etxepare Eskola arduratuko da; festa maiatzaren 18an izanen da Txantrean eta 19an, igandearekin, Takoneran, beti bezala.

Mendialdea Guraso Elkartearen Batzar Nagusiak 2009ko otsailaren 2an onartu zuenez, bazkideok parte hartu behar dugu ikasturtean zehar egiten diren jardueretan. Gure Elkarteari, eta zehazkiago Lehen Hezkuntzako 3. mailari, dagokio antolakuntza, egun horretarako kideak bilatzea, eta abar. Baita gure eskolarekin zein elkartearekin batera aritzea ere. Dena den, txandak osatzeko guztion laguntza beharko dute. Beraz, zuek, denok apuntatzera animatzen zaiteztegu.

Berriozarri honako lan hauek tokatu zaizkio:

Maiatzaren 17an, ostiral goizean, 8 pertsona behar dira azpiegituretan aritzeko (muntaia). Goizeko

Maiatzaren 17an, ostiral arratsaldean, 30 pertsona behar dira azpiegituretan aritzeko (muntaia).

Printzipioz, festaren egunean ez dugu lanik egin beharko; beraz, joan, parte hartu eta gozatu besterik ez dugu eginen.

Urtero bezala, kalitatezko eskola publikoa aldarrikatu nahi dugu Nafarroan euskaraz ikasi nahi duten haur eta gazte guztientzat. Agian orain inoiz baino ozenago aldarrikatu beharko dugu LOMCE izeneko lege proposamenak heziketa zentralista, atzerakoia, gaztelaniari goreneko balioa ematen diona, eta abar ezarri nahi baitu.

Beraz, badakizu, hasi datak gordetzen aurtengo edizioan parte hartzeko eta zure seme-alabekin festaz gozatzeko.

Dei egiten dizuegu, bada, txandetan izena ematera datorren asteartean, apirilaren 30, 17:00etatik 20:00etara Kiroldegian. 

 

Leave a Reply

Required fields are marked*