Sortzen: Txandak, bideoa, eta materialaren salmenta

1.- Bideoa:

Maiatzaren 20a, igandea, hurbil dago. Zuetako askok dakizuenez, Sortzen-Ikasbatuazen festa sustatzeko bideo-klip ofiziala, Mareak abestua, eskura dugu (www.mendialdea.org orrian ikus dezakezue). Baina, horretaz gain, Lantzeluze Berriozar Films Kultur Elkarteak beste bideo bat editatu du. Baserritars taldearen laguntzaz egindako bigarren bideo horrek haurren irudiak eta Sortzenen festaren inguruko hainbat kontu eskaintzen ditu.

Horregatik guztiagatik, CD bat egin dugu lau osagai hauekin: Marearen bideo ofiziala, Baserritars tadearen bideoa (erosi ezean, ez dago ikusterik), “Olentzero 2011” bideoa eta “2012ko inauteriak”. Bideoak bi helburu ditu. Bata, urte honetako gastuei aurre egiteko diru pixka bat eskuratzea. Eta bestea, inportanteena, berriozartarrok gure herriko hezkuntza komunitatearentzat hain berezia den urte honen oroigarria gordetze Horren kopia bat nahi izanez gero, erreserbatzen ahal duzu. Datuak bete eta fitxa bidal iezaiozu seme-alabaren bitartez bere tutoreari maiatzaren 9ra arte, asteazkena. Horrela, CDaren erretserba ziurtatuko duzu.

Bideoa 3 euroan salduko da. Horren kopia bat nahi izanez gero, erreserba egin, ondoko fitxa bete eta seme-alabaren bitartez eraman maiatzaren 9a baino lehen. Erreserba egina baldin baduzu erosteko arazorik ez duzu izanen. Bestalde, maiatzaren 10an eta 11an, 16,30etatik 20:30etara, Kiroldegian erosteko aukera izanen da. Aurrerago Arrosalin loradendan, Ekia ekodendan eta Kiroldegiko tabernan salgai izanen da.

2. -Lan txandak betetzen ari badira ere, oraindik izena eman gabe zaudetenok horretarako fitxak eskura izanen dituzue datozen egunetan.

Maiatzaren 10ean eta 11n, ostegun eta ostirala, joan zaitez kiroldegira eta jakinaraziko dizugu zein txanda eta ordutegi duzun maiatzaren 20an edo aurreko egunetan.

3.- Material salmenta:

Lehenago, 6an, Sortzenen festaren materiala erosteko aukera izanen duzu Lantzeluze krosean. Horren ondoren, maiatzaren 10a arte Arrosalin loradendan izanen duzu erostea.

Leave a Reply

Required fields are marked*