Número de cuenta para ayudar a Sortzen

NECESITAMOS AYUDA. SE HA ABIERTO UN NUMERO DE CUENTA PARA AYUDAR A SORTZEN. SE SOLIDARIO/A. PASALO.

Egun zoragarria genuen antolatua gaurko. Urte osoan zehar buru-belarri lanean ibili dira gurekin batera Mendialdea ikastetxeko kideak eta Berriozarko herria jai handi hau aurrera atera ahal izateko.

Egun hauetako aurreikuspenek eguraldi txarra izango genuela adierazten ziguten. Beraz, azken egunetan, egitarauari dagokionez aldaketak egin behar izan genituen. Ahalik eta ekitaldi eta kontzertu gehien karpen estalpetara eraman, baita karpak ere mugitu eta zonaldeak beste modu batera antolatu. Helburutzat, adin guztiek nolabait jaiaz goxatzea genuen, horregatik txikienei begirako ekitaldiak karpara eraman genituen. Eta Vistabellako eremua karpa batez estali genuen.

Aurreikuspenak gaurkoan egi bilakatu dira. Egun osoan zehar euria izan dugu. Eta honek, aurreikusia genuen bezala, jende gutxiago etortzea ekarri du.

Hala ere, eskertu beharra dago, batetik, urte guzti honetan lanean egon diren Berriozarko kideei. Baita azken aste honetan dena atontzen ibili diren bolondres guztiei. Eta nola ez gaurkoan ere lanean aritu direnei. Beraiek guztiei esker atera ahal izan dugu jaia aurrera.

Eskertu nahi diogu ere, eguraldia ona ez zelarik ere, hona etorri den jende guzti horri. Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik hurbildu zaigu jendea. Eta giro paregabea jartzea lortu dugu denon artean. Egunak aurrera egin du eta berarekin jai giroak ere. Denon artean lortu dugu.

Hala ere, esan beharra dago, jai hau, jende andanarentzat antolatzen dela, ekitaldiz beteriko egun osoa, eta gauza asko bertan behera utzi behar izan dira eta esan bezala ez dela beste urteetan bezain beste jende etorri. Horregatik, ondorio ekonomikoak ere etorriko zaizkigu. Beraz, hona etortzeko asmoa zuen guzti horiei, eta euriaren erruz etxean geratu direnei, aukera eman nahi diegu euren ekarpentxoa egiteko. Horretarako, kontu korronte bat ireki dugu zeinetan denon elkartasuna eta laguntzarekin, behintzat jaiko gastuak kitatzea lortzen ahaleginduko garen. Kontu korrentea: Euskadiko Kutxa: 3035.0058.30.0581172598

Euskal Herritarrei ere eskatu nahi diegu, proiektu herritar hau aurrera jarraitzeko behar dugun laguntza ematea. Egunez egun hezkuntzak jasaten dituen erasoen aurrean gogor erantzunez, eta baita ikastetxez ikastetxe, herriz herri, euskal eskola publiko Berria eraikitzen denok batera pausuak ematen jarraitzea. Denok elkarrekin, elkarlanean. Helburu dugun Hezkuntza Sistema Propioa aldarrikatzea eta eraikitzea inoiz baino beharrezkoa dugu.

Beraz, bide horretan laguntza guztia eskertuko genuke, gure txikitasunetik, proiektu handi hau zabaldu eta garatzen joateko.

Mila esker danoi.

Argibide gehiago: 948221380 goizero eta 630112605 egunero Asociacion Sortzen:

EUSKADIKO KUTXA: 3035.0058.30.0581172598

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK

EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA LORTZEKO BIDEAN AURRERA GOAZ!

Leave a Reply

Required fields are marked*